XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Amaitutako produktuen stock-ek, urtearen multzorako, 1984koen maila beretsua lortu zuten, beheranzko joerarekin bada ere.

Gipuzkoar industrian okupatutako biztanleria 3.900 pertsonaz gutxitu zen, urteko batezbestekoan, INEren datuen arabera, %4,3ko beherapen erlatiboarekin, 1984ean kontabilizatuaz azpitik alegia.

Murriztapenaren moderazioa, ordea, nabariago egiten da urte bakoitzeko laugarren hiruhilekoak konparatzen baldin baditugu: % -2,5 1985ean eta % -6,2 aurreko urtean.

Eraikuntzako sektorearen iharduera, bere aldetik, gehitu egin zen 1985ean, eskuartean ditugun adierazle gehienek seinalatzen dutenez.

Zementu-salmentak % 9,3an gehitu ziren, 1984ean baino gutxixeago eta 1983an baino gehiago, 1980ko kontsumo-maila handiagoa lortzea suposatuz.

Babes ofizialeko etxebizitza bukatuek 1984ekoak berdindu zituzten, libreek datuak oraindik osatzeko badauzkagu ere aurreko urtekoak gainditu egiten dituzten bitartean.

Arkitektoen Kolegioak eskuratutako informazioaren arabera, 1985ean bisatutako proiektuetan sartzen ziren etxebizitzak gehitu egin ziren bai kopuruan, % 20, bai azaleran, % 17,8.

Abiapuntu bezala Industri Injineruen eta Arkitektoen Kolegioek bisatutako proiektuak hartzu, eraikitako azaleren gehikuntza nabari batekin animatu zen eraikuntza industriala.

Lizitazio ofizialeko zifrek igoera substantzial bat erregistratu zuten obra publikoetan, % 75,7ko igoerarekin, 1984eko % 13,3koa baino askoz ere handiagoarekin alegia.

Enplegu-mailaren eboluzioa bakarrik azaldu zen negatiboa, berori osatzen duten azpisektore desberdinen eboluzio positiboa bada ere desberdinarengatik, apika, edota gerta daitekeen eta adierazle desberdinetan islada litekeen denborazko desfase batengatik, beharbada.

Biztanleria okupatua berez, INEren inkestaren arabera, nabarmenki jaitsi zen bai urteko batezbestekoa konparatzen badugu, % -12,9, bai laugarren hiruhilekoak erlazionatzen baldin baditu.

Enplegu alokatuak, ordea, ez dio jarraitu horren antzeko prozesu bati, kontu egiten baldin badugu inoren kontura eta Gizarte- Segurantzara afiliatutako langileen kopurua deklaratzen ez dutenak kontatu gabe beraz % 0,5ean gutxitu zela, aurreko urteetako igoeren alderantziz.

Merkatal eta zerbitzu-sektorea

Urteko eboluzioari buruzko eritzia emateko zailtasunak areagotu egiten dira sektore honetan eskuartean dugun datu-eskasiarengatik eta berori osatzen duten sektoreen itxurazko portaera desberdinarengatik.

Hala ere, 1985eko urtea eman daiteke eboluzio positiboa edo behintzat gutxienez aurreko urtearen antzeko iharduera-maila izan duen urtea bezala.

Izan ere, INEren datuen arabera, hirugarren sektorea da, termino garbietan, 1985ean enplegua sortu zuen ekonomi sektore bakarra, urteko batezbeste % 2,8ko gehikuntzarekin, eta oraindik handiagoarekin laugarren hiruhilekoak konparatzen baditugu.